ASAJER

Errehabilitazioan Diren Arabako Jokalarien Elkartea

Errehabilitazioan Diren Arabako Jokalarien Elkartea (ASAJER) irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta 1989an sortu zen zorizko jokoen mendeko pertsonei laguntzeko helburuz.

Gaur egun, jarduketa-eremua handitu egin da, eta elkarteak lan egiten du hainbat pertsonari laguntzeko, zenbait jokabidek (zorizko jokoak eta apustuak, erosketak, teknologiak –hala nola telefono mugikorra, bideojokoak...–) eragindako kontrolik ezarengatik laguntza eskatzen dutenei.

Elkartean parte hartzen dute psikologiako eta gizarte-langintzako profesionalek, jokabidemendekotasunak tratatzen esperientzia handia dutenek; bai eta arazoa gainditu duten pertsonek edo berreskuratze-prozesuan daudenek, familiako kideek eta boluntarioek.


Helburuak

  • Zorizko jokoekiko eta apustuekiko mendekotasuna zein bestelako jokabidemendekotasunak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) erabilera desegokia saihestea, oro har biztanleria osoari eta arrisku-taldeei (emakumeak, adingabeak...) begira.
  • Laguntza-jarduketak egitea zorizko jokoekiko eta apustuekiko mendekotasunen eremuan, zein jokabide-mendekotasunen eta IKTen erabilera desegokiaren eremuetan, kontuan hartuta horietatik erator litezkeen ondorio guztiak (psikologikoak, sozialak...), banakako, familiako, eskolako, gizarteko eta abarreko esparruei dagokienez.
  • Analisiak eta azterketak egitea zorizko jokoen eta apustuen erabilerari, bestelako jokabideei eta IKTei buruz, ahalik eta daturik eguneratuenak esku izateko helburuz.

Jarduerak eta Zerbitzuak

  • Telefono bidezko arreta eta arreta pertsonala.
  • Laguntza-taldeak zorizko jokoekiko, eta apustuekiko mendekotasunek zein bestelako jokabide-mendekotasunek jotako pertsonentzat.
  • Laguntza-taldeak jokabide-mendekotasunek jotako pertsonen familiako kideentzat.
  • Banakako terapia, familia-terapia, bikoteterapia.. pertsona kaltetuentzat eta beren ingurukoentzat.
  • Prebentzio-, informazio- eta sentsibilizazio jarduerak biztanleentzat oro har eta eskatzen duten kolektiboentzat.
  • Prebentzio-kanpainak biztanle-sektore kalteberenentzat: emakumeak, nerabeak eta gazteak, immigranteak...
  • BEGIRADA programa. Gizarte-arreta eta ludopatia detektatzea landa-eremuan.
  • OHARTU programa. Gizarte-arreta eta ludopatia detektatzea Vitoria-Gasteizen.
  • ONLINE ZUREKIN aholkularitza-zerbitzua biztanle gazteentzat.
 


Errehabilitazioan diren Arabako Jokalarien Elkartea (ASAJER)
Araba Jenerala kalea, 25 - 1. sol. esk. 01005 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 140 468 / 945 234 990
e-posta: asajer@telefonica.net
www.asajer.org

 

 

ASAJER

35º Aniversario